Boleibola
Arauak

Arauak

Boleiboleko partiduek bi modalitate izan ditzakete:

Hiruko hoberenera eta bosteko hoberenera. Hiruko hoberenean, 25 tantoko hiru joko jokatzen dira, 2-0ko kasuan partidua amaitzen da erremontatzeko ezinezkoa delako. Bosteko hoberenean, 25 tantoko 4 joko jokatzen dira eta bosgarrena jokatzekotan 15 tantoetara jokatuko litzateke. Beti ere 3-0ko kasuan patidua bukatutzat emango litzateke. 24-24ko markagailua suertatzen baldin bada, bi tanto segituan lortzen dituen taldeak irabaziko luke joko hori

-Baloiak talde baten zelaian lurra ukitzen badu, nahiz eta jokalari batek ukitu izana, beste talderako puntu bat da.

-Baloia lurra zelaitik kanpo ukitzen badu, baloia ukitu duen azken taldearentzat txarra da (Defentsan nahiz eta erasoan izan daiteke azken toke hau), beraz, beste taldearentzat tanto bat da.

-Baloia inguruneko edozer ( pabelloiaren parteak, publikoa, arbitroa, etab.) ukitzerakoan azken tokea egin duen taldearen txarra izango da. Baina zelaiko posteak edota sarea sarean dauden bi makiltxoren bat ukitzen badu ez da txartzat ematen eta jokoa jarraitu beharko du.

-Talde bakoitzak 3 toke egin ditzake gehienez baloia beste kanpora pasatzeko, beraz, 3 toke baino gehiago eginda txarra da. Hortaz aparte, jokalari bakoitzak ezin ditu bi toke jarraian egin, baina,  blokeoaren tokea ez du toke bat bezala hartzen.

– Sakerako momentuan gaizki kokatuak badaude edo errotazioa gaizki egin badute, txarra da.

-Tokea egiterakoan atxikidura edo baloia eskuarekin akonpainatzea txarra da.

-Ateratzerakoan marra zapaltzekotan, txarra da.

-Ezin da sarea ukitu. Sarea ukitzeak jokoa baldintzatu ez arren, txarra da.

– Atzelari batek erasorako marratik aurrera erasotzen badu, liberoak ezin du ez blokeorik, ez errematerik, ez kolokaziorik egin.

Cookien erabilera

Webgune honek cookiak erabiltzen ditu zure esperientzia hobetzeko. Info. gehiago

Onartu